Jean-Baptiste "Battittu" Coyos euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia: informazio osagarria eta argazkiak
Hona hemen Michel Etchebest aüzapezaren eta Andres Urrutia euskaltzainburuaren hitzak, baita Ibai Capot-Thornary eta Johañe Sarraillet koblakariek eskaini zituzten bertsoak ere. Bestalde, Robert Labordek irakurri zuen Joan Maria Grangéren testua, Estanguet a casa (Pausaldia etxean) izenekoa, hemen argitaratzen da; testu hori 1945koa da, eta Lapurdin idatzi zuen Grangék. Azkenik, Kirmen Uriberen HIzkuntza bat poemaren letra ere publikatzen da hemen. Poema hori Maddi Ohienartek kantatu zuen, Jean-Christian Irigoienen ("Galtxetaburu") musikarekin.
Argazki batzuk ere hona ekarri ditugu.
Coyosen eta Peillenen hitzaldiak entzun eta gero, euskaltzain berriak Euskaltzaindiaren xede eta helburuei eta euskaltzain izateari dagozkien eginkizunak zintzo eta leialki beteko dituela agindu zuen, eta ondoren euskaltzainburuak diploma eta domina eman zizkion, eta euskaltzain guztiek zoriondu zuten.
Ekitaldi akademikoa amaitutzat emanez, opari eta oroigarrien unea heldu zen. Michel Etchebest Mauleko aüzapezak Gonzalo Etxebarria artistaren koadro bat eman zion, Herriko Etxearen izenean. Maddi Oihenart kantariak abesti bat kantatu zuen (Kirmen Uriberen letra eta Jean-Christian Irigoienen musika). Robert Labordek Jean-Marie Grangé biarnes apezaren Estanguet a casa testuaren irakurketa egin zuen (data: 1945, lekua: Lapurdi). Eta Ibai Capot-Thornary eta Johañe Sarraillet Zuberoako bi koblakari gazteek bertso bina eskaini zituzten.
Bestalde, egun osoan zehar, Mauleko Herriko Etxearen aurrean Euskera agerkarairi buruzko erakusketa ikusgai egon zen. Erakusketa hori Bilbao Bizkaia Kutxaren laguntzarekin antolatu da eta Bilboko Liburu Azokan jarri zen ikusgai lehenbiziko aldiz.
Michel Etchebesten hitzak 40,47 Kb
Andres Urrutiaren hitzak 32,67 Kb
Kirmen Uriberen "Hizkuntza bat" poema. (Maddi Oihenartek kantatua) 27,40 Kb
Joan Maria Grangéren testua: "Estanguet a casa" (Robert Labordek irakurria) 62,64 Kb
Ibai Capot-Thornary eta Johañe Sarraillet koblakarien bertsoak 49,38 Kb