"Santiago Ezkerra Beltza "Lizarrusti". Bizitza eta lanak" liburua sarean dago
Euskaltzaindiak Santiago Ezkerra: bizitza eta lanak liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digital hori Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan kokatua dago, eta Bildumak sailaren barruan kontsulta daiteke, Euskaltzainak bilduman.
Santiago Ezkerra beltza: bizitza eta lanak "Euskaltzainak" bildumaren 11. zenbakia da eta Andres Iñigo euskaltzainak paratu du. Bertan Santiago Ezkerra Beltza (1925-2009), Etxarri Aranazko euskaltzain urgazlearen bizi ibilbidea eta bere lanen hautaketa bat eskainitzen da.
Ezkerrak artikulu asko idatzi zuen; liburuan 1954-1986 urteen bitartean Zeruko Argia, Príncipe de Viana eta Goiz-Argi aldizkarietan argitara eman zituen 127 bildu dira. Gai ugari ukitu zituen, guztien gainetik bere abertzaletasuna eta euskaltzaletasuna agerian utziz. Osagarri gisa, Norbert Tauerri idatzitako gutun sail bat txertatu da argitalpenean. Testuen transkribaketan, egileak erabilitako grafia errespetatu da.