"Hizkuntzaren estandarizazioa. Euskararen berreskurapena" lana aurkeztu dute
Uztailaren 5ean, Euskaltzaindiaren egoitzan, Hizkuntzaren Estandarizazioa. Euskararen berreskurapena liburua eta DVDa II aurkeztu zituen Garabide Elkarteak. Lan honetan, hizkuntzen berreskurapena xede, euren estandarizazioak duen garrantzia azpimarratzen da. Euskara batuaren beharrak, arazoak eta bilakaera aztertzen dira, eta Ameriketako herri indigenekin partekatzea du helburu nagusia.
Aurkezpena honako hauek egin zuten: Garabide Elkarteko Elena Herrartek, Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiko diruzainak, Alazne Camiña Bizkaiko Foru Aldundiaren Lankidetza arloko ordezkariak, Lolmay Garcia Guatemalako Maya Kaqchikel hizkuntzaren Akademiako buruak eta Alberto Barandiaran Garabideko kide eta egitasmoaren koordinazio lanak egin dituenak.