Euskaltzaindiaren dohaintza Arbizuko Udal Bibliotekari
Euskaltzaindiak hainbat libururen dohaintza egin dio Arbizuko Udal Bibliotekari. Ekainean inauguratu zen zerbitzu berri horrek, besteak beste, gramatika, toponimia edota Sakanako euskararen azterketa hizpide duten liburu batzuk jaso ditu, Akademiaren eskutik.
Emandako liburuen artean, hauek daude: Euskal Gramatika Bakuna. Perpaus bakuna; Euskal Gramatika Lehen Urratsak (EGLU) sortaren liburuak; Euskalkia eta hezkuntza, Euskararen tratamenduak: erabilera; Hitz elkartuen osaera eta idazkera edota Sakanako euskara. Burundako hizkera. Katalogazio lanak egin ostean, jasotako liburuak Bibliotekaren erabiltzaile guztien eskura jarri dira.
|