Dialneten garrantziaz ohartarazteko, esan, 7.368 aldizkariren edukien berri ematen dela, guztira 3.310.832 artikulu; bestalde, 752.863 erabiltzaile ditu.
Gaur egun, Dialneten, Euskaltzaindiko Euskera agerkariko 2002-2009 bitarteko artikuluen erreferentzia ematen da. Arestian aipatutako hitzarmenak, Euskera agerkariak Dialneten izango duen presentzia puntu nagusi hauetan areagotuko du:
-
Agerkariaren ikerketa artikuluan testu osoa eskainiko da. Orain arte, argitaraturiko zenbaki guztiena, eta etorkizunean kaleratuko direnena ere.
- Agerkariko edukiak eguneratu ahala, Dialneteko alerta-sisteman iragarriko dira.
-
Ikuspegi formaletik, Dialnet zerbitzua Euskaltzaindiaren irudi korporatibora moldatuko da. Besteak beste, Euskera agerkariko kontsulta-eremuetan, Dialnet eta Euskaltzaindiaren logoak erabiliko dira, eta kontsultatutako zenbakia, Euskaltzaindiaren fondo bibliografikoetan duten kokapena zehaztuko da.