"Kalendrera (1571)" liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak Kalendrera (1571) liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digital hori Iker/Jagon-tegiak atalaren barruan kokaturik dago, eta Euskal testu klasikoak atalean kontsulta daiteke.
Joanes Leizarraga Beraskoizkoaren Kalendrera (1571) Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak paratu du. Liburuan Leizarragaren egutegia faksimilean eskaintzen zaigu, bai eta Xabier Kintanak prestatutako testua ere, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Euskaraz kontserbatzen den ale hau, Europako biblioteka batzuk mundu gerra bietan bonbardaketetan erre eta gero, beharbada munduan gelditzen den bakarra da.