Frantzian ez da gutxiengorik, frantsesak bakarrik
Izen bereko artikulua, eslovenieraz, argitaratu da Slomedia.it webgunean. Hauxe da lehen paragrafoa: "Lelo horren pean aurkezten ditu Frantziak, Iraultzaz geroztik, legalki, kulturalki eta linguistikoki bere hiritarrak. Frantziak ez du aintzakotzat hartzen lurraldean historikoki presente dituen herri eta hizkuntzen aniztasuna. Probintzietako gutxiengoei, kopuruz garrantzitsuak izan arren, ez zaizkie Frantzian aitortzen oinarrizko eskubideak ere -errepideetako seinale elebidunak jartzea legearen kontrakoa da leku askotan-".
Andoni Sagarna euskaltzain eta Euskaltzaindiaren Iker sailburuak irakurri du artikulua, baita euskaratu ere. Artikulua osoa berak kudeatzen duen Iparrorratza blogean irakur daiteke.