Gure sorginak eta mundu zabalekoak
Aipagai dugun liburuak jakin-min handia sortuko du Euskal Herriko historian interesatuta dauden guztien artean. Izan ere, ez da sekretu bat sorginkeriak xarma handia sortzen duela gaur egun herritar xumeen artean, zinean eta literaturan mota horretako gaiak arrakasta itzela izan baitute hamarkadaz hamarkada eta gero eta handia sortuko dutela ematen du, Harry Potter-en sagak argi eta garbi frogatzen duen bezala.
Mundu mailako fenomenoa bada ere, garbi dago Euskal Herrian beste edozein lekutan balio duten arrazoi guztiez gain, beste batzuk ere gaineratzen direla, alegia, euskaldun askoren aburuz sorginkeriak paper berezi bat jokatu du gure herriaren historian.
Pruden Gartzia: "Gure sorginak eta mundu zabalekoak" 87,71 Kb