Euskaltzaindiak Mutualiaren aitorpena jaso du
Euskaltzaindiaren lan jardueraren azken 10 urteotan lan istripurik ez izanaren ondorioz, Mutualiaren aitorpena jaso du Akademiak. Bere historian lehen aldiz, azken hamarkadan lan istripurik izan ez duten enpresak saritu ditu Mutualia lan-istripu eta gaixotasun profesionalen mutuak.
Euskaltzaindiarekin batera, beste 28 enpresek jaso dute mutua horren aitorpena.