XVI. Biltzarraren aktak eta "Euskera" agerkariaren bi zenbaki berriak aurkeztuko dira bihar
Bihar, uztailaren 27an, goizeko 11:30ean, Donostiako ordezkaritzan, Euskaltzaindiak aurkeztuko ditu:
- Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina. Bertan, 2008ko urriaren 6tik 10era, Iruñean, Euskaltzaindiak egin zuen XVI. Nazioarteko Biltzarraren emaitza jasotzen da. Oraingo honetan, Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarraren emaitza jasotzeko, CD-ROMa formatua aukeratu du Akademiak. CD-ROM hori Euskaltzaindiaren Iker bildumaren 26. zenbakia da eta Iruñean egin ziren hitzaldiak, txostenak eta mahai-inguruak biltzen ditu.
- Euskera, 2010, 55, 1 eta Euskera 2010, 55, 2. Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofizialaren bi zenbaki berriak:
- Euskera 2010, 55, 1 liburuak Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen du. Besteren artean, Lourdes Oñederra eta Patxi Uribarren euskaltzainen sarrera-ekitaldietako hitzaldian bildu dira
- Euskera 2010, 55, 2 liburuak ikerketa-lanak jasotzen ditu. Gai nagusiak hauek dira: Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak ("Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan) eta Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak Literaturaren Historiografiari buruz egin zituen jardunaldiak.