Euskaltzaindiaren 2010eko Oroitidazkia Akademiaren webgunean dago irakurgai
Euskaltzaindiaren 2010eko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2010ean egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta PDF formatuan eskaintzen da.
2010eko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Akademia jarduera, Erakunde Zerbitzuak eta Herri Administrazio eta erakundeak.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.