Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak aurtengo protokoloa sinatu dute
Atzo, uztailaren 28an, sinatu zen Euskararen Erakunde Publikoaren (EEP) eta Euskaltzaindiaren arteko 2011ko lankidetza-hitzarmena. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu zuen eta, EEPren izenean, Frantxua Maitia presidenteak. Eurekin batera hauek izan ziren: Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiaren buruordea, Jose Luis Lizundia diruzaina eta Xarles Videgain euskaltzaina.