EUSKERA AGERKARIA
Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. Iaz. Akademiak eraberritu, eta forman ez ezik, edukietan ere zenbait aldaketa egin zuen. Aldaketa horien xede nagusiak hauek dira: batetik, Euskera agerkariaren kalitatea bermatzea, eta bestetik, komunitate zientifikoan erreferentziazko argitalpena izatea.
CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak ezarri dituen kalitate ereduen arabera ebaluatu ahal izateko, beharrezkoak diren Latindex irizpideak betetzen ditu Euskera agerkariak; hori dela eta, izen bereko Katalogoan sartuta dago. Bestalde, helburu horri atxikiz, Idazketa Batzordea eta Aholku Batzordea eratu dira eta artikulu zientifikoei, propio behar duten egitura eta tratamendua eman zaie. Ahalegin horretan laguntzeko, kanpo adituen ebaluazioak ere, sistematikoki erabiltzen dira.
Euskera 2010, 1
Egileak: Batzuk
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2010
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 0210-1564
Prezioa: 16.75 €
Liburu honek Euskaltzaindiaren bizitza akademikoa biltzen du. Hauek dira gai nagusiak: Lourdes Oñederra eta Patxi Uribarren euskaltzainen sarrera-ekitaldietako hitzaldian bildu dira. Iruñean, Nafarroako Gobernuarekin batera egin zen Euskarazko terminologia juridiko-administratiboari buruzko jardunaldia ere jaso da liburuan, bai eta Onomastika arloari dagozkion irizpen batzuk, zenbait hitzarmen eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren I. eta II. liburukien aurkezpena ere. Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa-Euskaltzaindia “Literatura ataria”-ren aurkezpenaren nondik norakoa ere irakur daiteke hemen.
Euskera, 2010, 2
Egileak: Batzuk
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2010
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 0210-1564
Prezioa: 10,00 €
Ikerketa-lanak jasotzen ditu. Gai nagusiak hauek dira: Euskaltzaindiaren XV. Jagon Jardunaldiak ("Gazteak, aisialdia eta euskara" gaiaren inguruan) eta Akademiaren Literatura Ikerketa batzordeak Literaturaren Historiografiari buruz egin zituen jardunaldiak.
EUSKARAREN HERRI HIZKEREN ATLASA
Hizkuntzaren ahozko aldaera desberdinak mapetan agerian emateko egiten dira hizkuntza atlasak. Hortaz, Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu zuen egitasmo hau.
Liburukiak Euskadiko Kutxaren laguntzarekin argitaratzen ari dira.Euskararen Herri Hizkeren Atlasa: III. liburukia (lexikoa)
Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Zuzendari akademikoa: Adolfo Arejita
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: euskara
755 or. + CD
ISNB: 978-84-95438-73-7
Prezioa: 60€
Liburuki horretan 271 kontzeptu bildu eta landu dira, guztiak lexikoari buruzkoak, eta bi multzotan jaso dira: batetik, lurretik erne eta hazten diren landare eta fruituen ingurukoei buruzkoa, eta bestetik etxe-abereei buruzkoa.
IKER BILDUMA
Iker bilduman hiztegigintzaz, gramatikaz, onomastikaz, literaturaz edota dialektologiaz diharduten lanak argitaratzen dira.
Elgoibarko Ahozko Euskara
Egilea: Jesus Mari Makazaga
Bilduma: Iker, 26
Argitaratzailea: EHU - Euskaltzaindia
ISBN: 978-84-95438-66-9
624 orr.
Prezioa: 18 €
2009an Makatzagak aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza nagusia da. Egileak hizkuntzaren maila guztietan ikertu du Elgoibarko hizkera. Horretarako, berri-emaile batzuei grabatutako testuak erabili ditu. Adineko berri-emaileak izan ditu, 70 urtetik gorakoak, emakume nahiz gizonezko, eta herriko auzo guztietakoak: guztira 30 berri-emailetik gora. Bestalde, inguruko herrietan ere egin ditu grabaketak.
Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra: Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina
Bilduma: Iker, 26
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara, – aragoiera – okzitaniera – katalana – ingelesa – gaztelania
CD formatua
978-84-95438-76-8
Prezioa: 35€
Bertan, 2008an, Euskaltzaindiak egin zuen XVI. Nazioarteko Biltzarraren emaitza jasotzen da, orduan egin ziren hitzaldiak, txostenak eta mahai-inguruak biltzen ditu. Argitarazle lana Patxi Salaberri, Andoni Sagarna eta Joseba Lakarra euskaltzain osoek egin dute. "Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina" lemapean egin zen biltzar horretan Pirinioetako mendikate zabalaren bi aldeetako hizkuntzak eta kulturak ikertu ziren. Hartara, euskara, aragoiera, katalan eta okzitanieraren hainbat alor ikertu ziren, hala nola euren historia, dialektologia, literatura, soziolinguistika, teknologia berriak eta toponimia.
Bilduma honetan euskararen soziologiaren hainbat ikerketa eta saiakera argitaratzen dira, hizkuntzaren erabilera praktikoa aztertu eta euskara sustatzeko eta babesteko.
Euskararen legeak 25 urte. Eskola alorreko bilakaera: balioespen saioa
Egilea: Mikel Zalbide
Bilduma: Jagon, 11
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2010
Hizkuntza: Euskara
234 orr.
ISBN: 978-84-95438-67-6
18 €
Liburu honen abiapuntua 2007an Euskaltzaindiak egin zituen Jagon Jardunaldietan dago. Euskararen Erabilera Normaltzeko Oinarri Legea 25 urte betetzen zituenez, legeak mende-laurdenean izandako bilakaeraz gogoeta-saioa egin zen aipatu jardunaldi horietan. Alde askotatik jorratu zen gaia: administrazioa, kulturgintza, komunikabideak... Mikel Zalbide euskaltzain osoak parte hartu zuen jardunaldietan, eta hezkuntza alorreko bilakaeraz balioespen teknikoa egin zuen. Liburu hau da orduko emaitza.
Gramatika emendakinak. Zuberoako euskaraz
Bilduma: Jagon 12
Egilea: Jüje Etxebarne, AEK, Xiberoko Gaü Eskola Laminak-ekin elkarlanean
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Zuberoako euskararen gramatika, eta batez ere bere aditz aberatsa lantzeko eskuliburua.
Bilduma honetan euskal idazle klasikoen lanen edizio kritikoak argitaratzen dira. Mendez mende, edozein euskalki eta edozein literatura motatan euskara landu duten autore eta testuekin sortutako liburu bilduma da
Egiategiren filosofo hüskaldunaren ekheia (bigarren liburukia)
Bilduma: Euskararen Lekukoak, 25
Paratzailea: Txomin Peillen
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
1785ean, Egiategik filosofiari buruz liburu bat idatzi zuen. Horren zati baten edizio kritikoa Txomin Peillenk argitaratu zuen bilduma honetan, 1983an. Duela urte batzuk, Patri Urkizuk originalari falta zitzaion zatia aurkitu zuen. Horrekin Txomin Peillenek Filosofo huskaldunaren Ekheia-ren bigarren liburukia prestatu du.
Kadet eta Bettiriño
Bilduma: Euskararen Lekukoak 26
Paratzailea: Manuel Padilla
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzailea: Euskararen Erakunde Publikoa
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 15 €
XVIII. mendeko eskuizkribu anonimo baten azterketa eta edizio kritikoa. Hazparne aldeko euskararen lekukotasunik zaharrena izan daiteke. Forma aldetik, solasaldi gisa egituratzen da, Kadet apaiza eta Bettiriño haurraren artean. Nabarmena da Larramendiren eragina.
EUSKALTZAINAK BILDUMA
Bilduma honetan euskaltzain izan diren eta direnen obrak eta eurei buruzko azterketak argitaratzen ditu Akademiak. Bestalde, Euskaltzaindiaren historiarako esanguratsu gertatu diren hainbat egileren lanak ere kaleratzen ari dira bilduma horretan
Alegiak eta bertze neurtitzak
Bilduma: Euskaltzainak, 15
Egilea: Gratien Adema "Zaldubi"
Paratzailea: Henri Duhau
Editorea: Euskaltzaindia
Laguntzaileak: Senpereko Udala, EEP, Euskaltzaleen Biltzarra
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 12 €
Zaldubiren eskuizkribuak bi zatitan paratu dira: Lehenik, bere-bereak ziren alegiak eta bertsoak, eta bigarrenik, Zaldubik beste bertsogile batzuei hautatuko zenbait. Hauxe da Duhauk bildauma honetan Zaldubiri eskainitako bosgarren liburukia.
Escritores euskéricos contemporáneos
Bilduma: Euskaltzainak, 14
Egilea: Gorka Aulestia
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
424 orr.
Prezioa: 15 €
2009ko Liburu Azokan, Gorka Aulestiak Estigmatizados por la guerra liburua aurkeztu zuen. Bertan, Gerra Zibila eta ondoren etorri zen diktaduraren ondorioz, euskaldun askok pairatu zuten jazarpenaren berri eman zuen. Liburu horrek izan zuen harrerak bigarren bat idazteko adorea eman zion: orain plazaratzen den Escritores euskéricos contemporáneos izenekoa. Bertan, XIX. eta XX. mendeetako 23 idazleren bizitza eta lanak jaso ditu.
ONOMASTICON VASCONIAE BILDUMA
Euskaltzaindiaren "Onomasticon Vasconiae" bilduman Euskal Herriko leku askotako toponimoak jaso dira. Pertsona eta leku izenen garrantziaz oharturik, Akademiak bilduma hau abian jarri zuen aspaldian, tokian tokiko izenak biltzeko, aztertzeko eta forma idatziak finkatzeko asmoz.
Bilduma: Onomasticon Vasconiae, 29
Egilea: Elena Martínez de Madina
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Zuzendaria: Jose Luis Lizundia
Aholkularia: Roberto Gonzalez de Viñaspre
Hizkuntza: gaztelania
653 orr.
ISBN: 978-84-95438-72-0
Prezioa: 20 €
Ikerketa-lana XIV. mendetik XX. mendera bitartean dokumentatzen diren 35.000 erregistroko corpus baten gainean egin da. Horren ondorioz, 898 toponimo estandar aurkezten dira liburu honetan, horrela banaturik: Amarita (164 toponimo), Erretana (157 toponimo), Gamarra eta Gamarragutxia (276 toponimo) eta, azkenik, Miñao eta Miñaogutxia (301 toponimo). Liburu hau Gasteizko Toponimia egitasmoaren barruan argitaratzen den hirugarrena da, hortaz, Gasteizko udalerriko 64 herrien toponimia aztergai duen Ikerketa-Proiektuaren emaitzaren zati da.
MENDAUR BILDUMA
Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sortu zuten bilduma hau 2006an, bi erakundeok sinatua duten hitzarmenaren ondorioz.
Perpetua Saragueta: eskuidatziak eta hiztegia
Bilduma: Mendaur, 9
Egilea: Andres Iñigo
Argitaratzailea: Nafarroako Gobernua - Euskaltzaindia
Hizkuntza: euskara
ISBN: 978-84-235-3250-6
Prezioa: 15 €
Liburuak Perpetua Saragueta (Erroibarko Mezkiritz, 1905) izan zenaren ondarea plazaratzea du helburu. Saragueta kazetari, kronista, idazlea izan zen. Bi multzotan bereizten dira bere idatziak: batetik, gerra aitzineko urteetan egin zuen kazetari lana; eta bestetik, urteetan zehar, batez ere joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan, egin zituen idatziak. Hauetan sorterriko deskribapenak, ohiturak, gertaerak, pasadizoak, familiako kontuak, fede eta erlijioaren ingurukoak... ditu hizpide.
KULTURA ETA LITERATURA ALDIZKARIA
Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxeak du edizioaren eta diseinuaren ardura. Aldizkaria Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da eta lau hilabetez behin argitaratuko da.
Erlea
Bilduma: Erlea
Zuzendaria: Bernardo Atxaga
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 1889-7576
128 orr.
Prezioa: 12 €
Erlea-ren laugarren zenbakiak Afrikara beltzera eramaten gaitu, gai nagusi baten inguruan hausnarketa egiteko: Zein da Afrikako literaturaren hizkuntza? Europako hizkuntzetan idatzitakoa afrikar literatura da? Bakarrik hizkuntza indigenez sortua dagoena da afrikar literatura? Hautua egitekoa ezinbestekoa da? Asun Garikanoren aurkezpenaren ondoan, hiru ahots ekartzen ditu aldizkariak: Obiajunwa Wali nigeriarra, Ngugi wa Thiong'o kenyarra eta 1995ean Nigeriako Gobernu militarrak urkatu zuen Ken Saro-Wiwa ogoni leinuko ingurumen aldeko ekintzailea.
JOANES ETXEBERRI BILDUMA
Etxeberri bilduman (EHS) euskararen historia soziolinguistikoari buruzko lanak -agiriak eta ikerlanak, idazlan berriak eta lehendik sakabanatuta daudenak- bilduko dira.
Euskararen Historia Soziala. Argibide Bibliografikoak
Bilduma: Joanes Etxeberri, 1
Egilea: Joseba Intxausti
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: euskara
ISBN: 978-84-95438-68-3
496 orr.
Prezioa: 15 €
Argitalpenaren helburu nagusia EHS ezagutu ahal izateko eskura dauden argitalpenak aurkeztea da, liburuak eta artikuluak bilduz. Orotara, 4.440 erreferentzia jasotzen ditu liburuak, hizkuntzaren historia sozial orokorrera hurbiltzeko bibliografia hautatua eskaintzen duelarik: 1.657 liburu, 1.955 artikulu eta 828 hitzaldi edo liburu-kapitulu. Euskararen iragan soziala ezagutu eta arakatu nahi dutenentzat pentsatuta dago argitalpena, eta bereziki ikertzaile eta ikertzaile-gaientzat egin da bilketa hau. Batez ere, ikertzaile gazteak izan ditu gogoan Euskaltzaindiak.
IZENAK BILDUMA
Euskaltzaindiaren Onomastika lanak euskal izenen ikerketa du helburu. Izen horiek bildu, sailkatu, ikertu eta arautu ondotik, beharrezkotzat jotzen du Euskaltzaindiak izenen forma zuzenak plazaratzea, euskararen erabileran eta normalizazioan eragina izan dezaten. Hori da, hain zuzen ere, IZENAK bildumaren xedea.
Euskal Herriko Udalen Izendegia
Bilduma: Izenak, 1
Prestatzaileak: Andres Iñigo - Patxi Galé
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
ISBN: 978-84-95438-74-4
229 orr.
Prezioa: 10 €
Izendegia bi ataletan banatu da. Lehenengo atalean, Euskal Herriko udal izendegi osoa ematen da alfabetikoki. Udal izen guztiekin batera, lau informazio ageri dira: euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta kokatua dagoen lurraldearena. Bigarren atalean udal izenak lurraldeka ageri dira. Lehenbiziko kapituluan bezala, bigarren honetan ere informazio zehatza ematen da: udalen euskal izena, izen ofiziala, herritar izena eta eskualdea.
Azkenik, bi eranskin lagungarri sartu dira: bata, liburuan berean txertatua, Euskaltzaindiak azken urteotan onartu dituen onomastikaren inguruko hiru arau, Euskal Herria izenarena horien artean; bestea, mapa bat. Mapa horrek Euskal Herriko udalerri guztien kokapen geografikoa azaltzen du, udal bakoitzari dagokion euskal izenarekin.