Orain arte, ISOCen Euskera agerkarian 100 artikuluren erreferentzia ematen izan da, tartean 2009an ikerketa artikulu gisa argitaraturiko guztiak. Gaur, eguneratze honen ondorioz, 200 artikuluren erreferentzi bibliografikoa ematen da. Gainera, 2004tik 2009 bitarteko artikuluen testu osoa eskaintzen da, Euskaltzaindiko webgunera esteka eginez. Hurrengo asteetan 2010ean agerkarian kaleratu diren ikerketa artikuluak ikusgai izango dira. Horrekin batera, 1996tik 2003ra dagoen hutsunea betetzeko ahaleginetan lanean ari gara, epe horretako artikuluak falta baitira.
2011ko uztailean, hauek dira ISOC-eko datu baseak eskaintzen dituen emaitzak:
- 2.624 aldizkariren informazioa (gaur egun 1.270 titulu kategorizatuta)
- 636.886 erreferentzia bibliografiko
- 316.879 erregistro, egileen afiliazio instituzionalarekin
- 213.252 erregistro, egileen laburpenarekin
- 114.422 artikuluri sarrera librea