Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzak helbidea aldatu du
Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzak egoitza berria du. Ordezkaritza ez ezik, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere Tolare baserrian kokatuko dira hemendik aurrera. Hortaz, Erakundeak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo eta lantalde guztiak batuko dira Tolaren.
Hau da helbide berria: Almortza bidea, 6. Tolare baserria. 20018 Donostia.
Telefono zenbakia : 943 428 050. Faxa: 943 428 365
2010eko martxoan, Donostiako Udalak erabaki zuen Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku uztea. Tolare XVIII. mendeko baserri bat da eta 800 metro koadro ditu.