Telesforo Monzoni buruzko erakusketa Bergaran
"Telesforo Monzon (1904-1981): bergararra, politikaria, kultura-gizona" izeneko erakusketa ikusgai dago Bergaran, Udalaren Pleno aretoan. Erakusketa Bergarako Udalak antolatu du, Olaso Dorrea Sorrerakundearen laguntzarekin, eta Monzon politikari, idazle eta euskaltzain urgazlearen ibilbidea du hizpide, haren heriotzaren 30. urteurrenean. Urriaren 2ra arte egongo da zabalik.
Erakusketak hiru atal ditu -bergararra, politikaria, kultura sortzailea- eta objektu original ugari erakusten ditu, Olaso Dorrea Sorrerakundeak utzitakoak. Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez aurkezten da. Hau da ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.
Bestalde, joan den larunbatean, irailaren 17an, Monzon pastorala antzeztu zen Bergaran.