Alkizako euskararen testigantza Euskaltzaindian
Bakoitzak bere etxetik dakarren euskaraz hitz egiten dugulako gara euskaldunak, eta hori da, besteak beste, gure izaera definitzen laguntzen digun faktoreetako bat. Kilometro gutxiren barruan aberastasun handia aurkitu genezake hizkuntza aldetik Euskal Herrian, izan ere, guztiok dakigu euskararen mugak ez direla oso zabalak, baina era berean badakigu txikitasun horren pare, hizkuntzaren freskotasuna agertzen duten hainbat eta hainbat herri hizkera baditugula. Bakoitzak berea eginez, denon artean guztiona egiten dugu euskal hiztunok gure egunerokotasunean, eta horixe da, nagusiki, Euskaltzaindiak Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC) egitasmoaren bitartez jorratu nahi duen ikerketa esparrua.
Hauek dira Aritz Abaroa Euskaltzaindiaren Ahozko tradizioa biltzeko egitasmoaren teknikariak Oilategitik aldizkarirako idatzi duen artikuluaren lehen lerroak. Bertan, Alkizako Periko eta Ixabel Urruzolarekin izan zuen solasaldiaren berri emateaz gain, egitasmoaren nondik norakoa azaltzen du. Artikulu osoa irakurtzeko, sakatu hemen.