Hiztegi Batuaren azken bertsioa Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai
Hiztegi Batuaren azken bertsioa eskura dago Euskaltzaindiaren webgunean, orain arte Akademiak arautu dituen hitz guztiak jasotzen dituena. Kontsultak egin ahal izateko, bilaketa mota bi erabil daitezke: batetik, kontsulta interaktibo gisa, eta bestetik, A-tik Z-ra arteko PDF dokumentu bakar gisa.
Jakina denez, Euskaltzaindia Hiztegi Batuaren bigarren itzulia egiten ari da. Onartu ahala, bigarren itzuli horren hitz-zerrendak txertatu egiten dira Hiztegi Batuan.