Ondarearen Europako jardunaldiak Euskaltzaindian
Urrian zehar, "Argiak eta aurrerapena. Bizkaia Ilustrazioaren garaietan" izenburupean, 2011ko Ondarearen Europako Jardunaldiak egingo dira Bizkaiko hainbat herritan. Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen ekimen honetan, Euskaltzaindiak hartuko du parte. Hala, bada, hilaren 6an hasita, "Euskara, ondare immateriala" izena daukan egitaraua prestatu du Akademiak, eta, besteren artean, Azkue Bibliotekan gordetzen den ondarea ezagutzeko aukera emango du.
Euskaltzaindiak urriaren bost egunetan hartuko ditu Jardunaldiak. Egun horietan, Akademia eta Azkue Biblioteka ezagutzeko bisita gidatuekin batera, zazpi hitzaldi eskainiko dira. Hitzaldi horietan, besteak beste, euskara euskal hiztunen behar berrietarako eguneratzeko lanak zertan diren azalduko da, euskararen jatorriaz eta bilakaeraz hitz egingo da, eta euskarazko izenak berreskuratzeko eta normalizatzeko orain arte egin den bideaz mintzatuko da.
Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora dei dezakezu.
Euskaltzaindiaren egitaraua, Ondarearen Europako Jardunaldietan 172.74 Kb