Euskaltzaindiaren argitalpenak "Unelibros" aldizkarian
Unelibros aldizkariak, Unión de Editoriales Universitarias Españolas-ek (UNE) argitaratzen duen seihilabetekariak, Euskaltzaindiaren hainbat argitalpenen berri ematen du udazkenean kaleratu duen zenbaki berrian.
Hauek dira aldizkarian aipatzen diren Euskaltzaindiaren argitalpenak:
- Alegiak eta bertze neurtitzak. Egilea: Gratien Adema "Zaldubi". Paratzailea: Henri Duhau
- Egiategiren filosofo hüskaldunaren ekheia (bigarren liburukia). Egilea: Jüsef Egiategi. Paratzailea: Txomin Peillen
- Gramatika emendakinak. Zuberoako euskaraz. Egilea: Jüje Etxebarne. Laguntzailea: Aek, Xiberoko Gaü Eskola Laminak
- Escritores euskéricos contemporáneos. Egilea: Gorka Aulestia
- Kadet eta Bettiriño. Paratzailea: Manuel Padilla
- Euskal Herriko Udalen Izendegia. Egileak: batzuk. Paratzaileak: Andres Iñigo, Patxi Galé
Euskaltzaindia Espainiako Unibertsitate Argitaletxeen elkarteko kidea da. UNE-k espainiar Estatuko Unibertsitateen nahiz Ikerketa Zentroen argitaletxe eta argitalpen zerbitzuak batzen ditu. Argitalpen guztien berri ematen dituen Unelibros seihilabetekaria argitaratzen du.