Euskaltzaindiaren 2010eko Oroitidazkia frantsesez eta gaztelaniaz
Euskaraz ez ezik, Euskaltzaindiaren 2010eko Oroitidazkia frantsesez eta gaztelaniaz ere irakur daiteke, gaurtik aurrera, Euskaltzaindiaren webgunean. Izan ere, orain arte euskarazko testua bakarrik zegoen webgunean. Euskaltzaindiak 2010ean egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da.
2010eko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Akademia jarduera, Erakunde Zerbitzuak eta Herri Administrazio eta erakundeak.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.