"Euskarazko izenen oroimena berreskuratzen" hizpide, Ondarearen Europako Jardunaldietan
Gaur, urriaren 7an, egin da Euskaltzaindian Ondarearen Europako Jardunaldien bigarren saioa. Gaurko hitzaldia Mikel Gorrotxategi Onomastika batordeko idazkariak eman du, "Euskarazko izenen oroimena berreskuratzen / Recuperando el recuerdo de los nombres vascos" gaiari buruz.
"Euskara ondare immateriala" lerroburua da Akademia erabiltzen ari dena, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dituen jardunaldi horietan parte hartzeko. Atzo, urriaren 6an, egin zen lehen saioa: batetik, bisita gidatua egin zen, Josune Olabarria Azkue Bibliotekako langilearen eskutik, eta bestetik, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariak "Euskararen jatorria" izeneko hitzaldia eman zuen.
Urriaren 13an, ostegunean, bisita gidatua egingo da, 11:00etan, eta "Euskararen herri hizkerak" hitzaldia emango da, 12:00etan.
"Euskara, ondare immateriala". Euskaltzaindiaren egitaraua 172,74 Kb