Euskaltzaindiaren 2010eko Oroitidazkia ingelesez
Euskaltzaindiaren 2010eko Oroitidazkia ingelesez irakur daiteke, gaurtik aurrera, Akademiaren webgunean. Orain arte euskarazko testuarekin batera, frantsesez eta gaztelaniaz ere kontsultagai egon da dokumentu hori. Euskaltzaindiak 2010ean egin zituen lanen berri ematen duen txostena da Oroitidazkia, eta PDF formatuan eskaintzen da.
2010eko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Akademia jarduera, Erakunde Zerbitzuak eta Herri Administrazio eta erakundeak.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.