Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea urriaren 28an inauguratuko da Donostian
Urriaren 28an, ostiralean, Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunea inauguratuko da Donostian, goizeko 11:30ean. 2010eko martxoan, Donostiako Udalak erabaki zuen Tolare baserria Euskaltzaindiaren esku uztea. Tolare XVIII. mendeko baserri bat da eta 800 metro koadro ditu. Hor kokatuko da Akademiaren Euskararen Ikergunea.
Euskaltzaindiak Gipuzkoan dituen zerbitzu, egitasmo ate lantalde guztiak batuko dira bertan: ordezkaritza ez ezik, Jagonet Zerbitzua, Joanes Etxeberri egitasmoa (Euskararen Historia Soziala) eta Euskaltzaindiaren Hiztegigintzan lan egiten duten taldeak ere.
Urriaren 28an egingo den inaugurazio ekitaldian, Euskaltzaindiaren Euskararen Ikergunearen izena bistaratuko da, dantzariak eta txistulariak lagunduta. Ondoren, euskaltzainburuak eta herri-aginteekiko ordezkariek hitz egingo dute.
Comments