Adolfo Arejita "Ahozko corpusak esparru elebidunetan" jardunaldian
Eusko Ikaskuntzak antolatuta, Deustuko Unibertsitatearen laguntzarekin, "Ahozko corpusak esparru elebidunetan" izeneko jardunaldia egin zen azaroaren 3an, Bilbon. Adolfo Arejita Ahozko tradizioa biltzeko egitasmoaren zuzendariak parte hartu zuen, eta Euskaltzaindiaren Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusaren (ATHC) nondik norakoa azaldu zuen.
Euskaltzaindiak abian jarritako egitasmo horren helburua ahoz transmitituriko edukiak gorde, sailkatu, era selektiboz transkribatu eta ondoko ikerkuntzetarako oinarritzat eskaintzea da.