Joan den maiatzaren 12az geroztik, indarrean da Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Legea. Bere xede nagusia da zientzia- eta teknika-ikerketaren oinarriak ezartzea, ezagutza eta berrikuntza hedatuz, garapen iraunkorra eta ongizatea bideratzeko. Lege-testua osatzeko, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ikertzaile, aditu, unibertsitate, gizarte-eragile eta erakunde publikoen ekarpenak jaso ditu. Besteak beste, Espainiako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema gauzatzeko behar diren zientzia- berrikuntza-eragileen arteko koordinazioa, gisa-baliabideak eta diru-iturriak definitzen ditu.
Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan, Euskaltzaindia ikerkuntzarako entitate gisa inskribatu da
Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan, Euskaltzaindia ikerkuntzarako entitate gisa inskribatu da. Akademia sorreratik bertatik ikerkuntza lanetan dabil buru-belarri, baina azken urteotan areagotu egin du arlo horretan egiten duen ahalegina. Hala bada, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak, Euskal Hiztegi Etimologikoa, Euskararen Historia Soziala edota Ahozko tradizioa biltzeko egitasmoak dira, besteak beste ikerkuntza mailan Euskaltzaindiak abian jarri dituen proiektuetako batzuk.
Bestalde, gogoratzekoa da Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala ISOC-eko datu-basean indizatzen dela. ISOC CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak kudeatzen du. CSIC, Espainian ikerketan dabilen erakunde publikorik handiena da eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari atxikita dago.