Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) gaztelaniaz kontsulta daiteke Euskaltzaindiaren webgunean
Euskal Onomastikaren Datutegiaren (EODA) gaztelaniazko bertsioa eskura dago Euskaltzaindiaren webgunean, eta gaurtik aurrera kontsultagai. Orain arte euskarazko testua bakarrik zegoen webgunean.
EODA deitutako datu-basean, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira: pertsona-izenak, deiturak, toponimia (leku-izenak) eta exonimia (Euskal Herritik kanpoko leku-izenak).