Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukiaren aurkezpena
Datorren ostiralean, azaroaren 25ean, goizeko 11:30ean, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburukia aurkeztuko du Euskaltzaindiak, Bilbon, egoitzan. Liburuki horrek Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak egin duen lanaren emaitza da eta amaiera ematen dio Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko bildumari.
Bilduma horretako lehenbiziko bi liburukietan izen-sintagma (EGLU I, 1985) eta aditz-sintagma (EGLU II, 1987) aztertu zituen Gramatika batzordeak. EGLU III-an (1990) diskurtso edo testu mailako loturak izan zituen aztergai. EGLU IV-an (1994), juntagailuak. Azkeneko bi liburukietan (EGLU V, 1999 eta EGLU VI, 2005) mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte. Oraingo liburukian, EGLU VII honetan, perpaus jokatugabeak aztertzen dira, hots, aditza bai baina aditz jokorik ez duten perpausak.
Ordu erdi geroago, 12:00etan, Euskal Gramatika. Lehen Urratsak - VII liburukia euskaltzainei eta batzordekideei aurkeztuko zaie, ageriko bilkura batean.