Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izalen erretratua eman dio haren familiari
Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal izan zenaren erretratu bat eman dio haren familiari. Erretratu hori Jorge Garcia Alegria pintoreak egin du, eta Akademiari eman, Cortes Izalen sendiari oparitzeko. Bigarren erretratua ere pintatu du Garcia Alegriak, eta hau Euskaltzaindiari eman dio.
Hala, azaroaren 18an, Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazle izandakoaren familiak Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaritza bisitatu zuen, erretratua jasotzeko. Sagrario Aleman eta Andres Iñigo euskaltzain osoek eman zieten oparia bertaratu ziren Esther Leon Cortes Izalen alargunari eta Xabier Cortes semeari.
Garcia Alegriak Euskaltzaindiari emandako irudia Nafarroako ordezkaritzan jarri da.