Xabier Amurizaren eta Jon Maiaren "Mende baten aldarria" Euskaltzaindian
Azaroaren 17an, Bilbo Zaharra Forumek antolatutako "Hitza eta musika" izeneko jardunaldien bigarren saioan, Xabier Amuriza eta Jon Maia aritu ziren, eta Mende baten aldarria emanaldia eskaini zuten.
"Hitza eta musika" jardunaldiak Euskaltzaindiaren aretoan egiten ari dira. Azaroaren 9an egin zen lehen ekitaldia, Miren Agur Meabek eta Ibone Ibazetak eskaini zuten Bitsa eskuetan saioarekin. Hirugarren saioa, eta azkena, gaur, abenduaren 1ean izango da, iluntzeko 19:00etan; Joseba Tapiak Eta tira eta tunba emanaldia aurkeztuko du.