Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak
Datorren ostiralean, abenduaren 16an, Euskaltzaindiak Agosti Chahoren omenezko jardunaldia egingo du Baionan, IKER zentroan. Jardunaldia goizean izango da, eta Literatura Ikerketa batzordearen ekimenez antolatu da. Bestalde, arratsaldean ageriko bilkura burutuko du Akademiak. Jean Haritschelhar eta Txomin Peillen euskaltzainek horren guztiaren berri eman zuten, abenduaren 9an, Baionan egindako prentsaurrekoan.
Hauxe izango da egun horretako egitaraua:
Jardunaldia: "AGOSTI CHAHO ETA ERROMANTIZISMOA EUSKAL HERRIAN"
- 10:00: Beñat Oihartzabal, "Chaho eta euskal gramatika"
- 10:45: Txomin Peillen, "Euskararen iturriak Chahoren hiztegiaren hitzaurrean"
- 11:30: Ana Toledo, "Aitor-en oihartzuna Hego Euskal Herrian"
Ageriko bilkura:
- 17:00: Xabier Kintanaren Euskaltzaindiko idazkariaren sarrera-hitzak
- 17:15: Jean Haritschelhar, "Euskal Herria Chahoren begietan"
- 18:00: Patri Urkizu, "Agosti Chahoren obraz eta bere eraginaz"