Aurelia Arkotxa "Linguimondi" Europako hizkuntzen jardunaldietan
Irailaren 24an eta 25ean, Korsikako Bastia hirian egin zen Linguimondi Europako hizkuntzen jardunaldietan, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiaren buruordea izan zen. Arkotxak bi mahai-ingurutan hartu zuen parte, batean Euskaltzaindiaren buruorde gisa eta bestean idazle bezala.