EHHA aurkeztu da "Euskarazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena" jardunaldian
Ekainaren 7an, Nafarroako Gobernuaren Euskarabideak antolaturik, "Euskarazko funtsen bilketa, tratamendua eta hedapena" izeneko jardunaldia egin zen Burlatan, Udal Parkeko Jauregian. Euskaltzaindiak parte hartu zuen, eta egitasmo bi aurkeztu: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) eta Ahozko Tradizioko Hizkeren Corpusa (ATHC). Akademiaren ordezkariak hauek izan ziren: Adolfo Arejita bi egitasmo horietako zuzendari akademikoa, eta Amaia Jauregizar eta Aritz Abaroa, EHHA eta ATHC egitasmoetako teknikariak, hurrenez hurren.
Hona hemen EHHA egitasmoa aurkezteko eman zuten hitzaldia.