"Euskera" agerkariari buruzko inkesta erantzuteko azken egunak
Datorren ostegunean, otsailaren 28an, Euskera agerkariari buruzko inkesta erantzuteko epea amaituko da. Hurrengo egunetik aurrera, bildutako datuak aztertzen eta ikertzen hasiko da Euskaltzaindia. Beraz, inkesta oraindik bete ez baduzu, ostegunera arte baduzu aukera.
Inkesta laburra da, bost minututan erantzuteko modukoa. Betetzeko sakatu hemen.
Euskera agerkariaren bitartez helburu bikoitza gauzatu nahi du Euskaltzaindiak. Alde batetik, bere jardun akademikoaren berri eman, eta, bestetik, euskararen alorreko ikerketa bultzatu. Asmo honi atxikiz, eta teknologia berriak ematen dituzten aukerak baliatuz, gure irakurleenganako harremana eta irisgarritasuna sustatu nahi ditugu. Hargatik, Euskaltzaindiak, agerkariarekin lotutako gai zehatz batzuekiko irakurleek duten iritzi ezagutu nahi izan du: Euskera agerkariak argitaratzen dituen edukiei buruzko balioespena; agerkaria bera, etorkizunean zer euskarritan argitaratu behar den; prezioa egokia den; Euskaltzaindiko webgunean ematen zaion tratamendua egokia den; eta, oro har, irakurleak interesgarri deritzon beste edozein alorren gaineko iritzia.