Bi lan sarituko dira: lehenengo saria jasotzen duenari, 1.100 euro eta txapela emango zaizkio, eta bigarrenari 750 euro eta oroigarria. Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu. Lanak aurkezteko epea uztailaren 19an amaituko da.
Jakina denez, aurtengo azaroan ehun urte beteko dira Iñaki Eizmendi “Basarri” bertsolari, kazetari, idazle eta ohorezko euskaltzaina jaio zela. Hori dela-eta, urte osoan zehar haren omenezko egitarau zabala prestatu dute Zarauzko Udalak eta "Montxia" Bertso Eskolak, Zarautz Abesbatza, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Bertsozale Elkartea eta Foru Aldundia erakundeekin batera. Azaroan izango dira ekitaldi garrantzitsuenak: Basarriri buruzko erakusketa eta "Basarritik Azken Portura" jaialdia. Hilaren 28an, Euskaltzaindiaren Herri Literatura batzordeak ageriko ekitaldi bat egingo du, eta 29an Akademiak Osoko bilkura egingo du Zarautzen.
XXIX. Basarri Bertsopaper sariaren oinarriak (PDF, 90,43 KB)