Hitz hauek Absurdoko kontuak edo zoroen herriko kronikak liburuaren nondik norakoa azaldu nahi dute, gainetik bada ere. Liburua Patxi Zabaleta idazle eta euskaltzain osoak idatzi du, eta Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu. Joan den ekainaren 18an aurkeztu zuen, Iruñean.
Liburua 11 ipuinek osatzen dute, eta "hitzaurre filosofiko" bat du. Joxemiel Bidador zenari eskainitako testua ere biltzen du.