Liburuak Ikastolen historia soziala kontatzen du, eta historia horrekin zerikusia duten datuak, gertaerak, edota lekukotzak biltzen ditu, besteak beste. Bai ikastola oso azaletik ezagutzen duen irakurleak, baita adituak ere, ikastola mugimenduaren ikuspegi osoa aurkituko du. 2010ean, euskaraz argitaratu zen, Ikastola mugimendua. Dabilen herria izenburuarekin, eta 2011n gaztelaniaz kaleratu zen; itzulpena Jorge Giménezek egin zuen.
"El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha" liburua sarean
El movimiento de las ikastolas. Un pueblo en marcha liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean irakur daiteke, hemen. Liburu hori Euskaltzaindiaren Jagon bildumaren 13. zenbakia da. Akademiaren eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da eta BBKren laguntzarekin argitaratu zen.