Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles) lanean, Eugène Goienetxek 1966an Bordeleko Unibertsitatean defendatu zuen tesia jaso da. Lan horrek hiru zati nagusi ditu: lehenengoan, 8.000 leku- eta pertsona-izen biltzen ditu; bigarrenean, garaiko euskal lurraldeen antolamendu politiko-administratiboa deskribatzen du; eta hirugarren zatian, hizkuntzaren ikuspegitik hainbat ohar gaineratzen ditu. Xarles Videgainek Bordelen aurkeztutako dokumentua oinarri harturik, argitalpen hau prestatu du. Frantsesez idatzita
"Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles)" liburua interneten jarri du Euskaltzaindiak
Eugène Goyheneche: Onomastique du nord du Pays Basque (XIéme - XVéme siècles) liburua interneten jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean dago, hemen, denon eskuragarri. Liburua Xarles Videgain euskaltzain osoak prestatua da, eta Akademiak argitaratzen duen "Iker" bildumaren 27. zenbakia da.