Bilduma horretako lehenbiziko bi liburukietan izen-sintagma (EGLU I, 1985) eta aditz-sintagma (EGLU II, 1987) aztertu zituen Gramatika batzordeak. EGLU III-an (1990) diskurtso edo testu mailako loturak izan zituen aztergai. EGLU IV-an (1994), juntagailuak. Azkeneko bi liburukietan (EGLU V, 1999 eta EGLU VI, 2005) mendeko perpaus jokatuak aztertu dituzte. Oraingo liburukian, EGLU VII honetan, perpaus jokatugabeak aztertzen dira, hots, aditza bai, baina aditz jokorik ez duten perpausak.
"Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak)" liburua sarean
Euskal Gramatika. Lehen Urratsak – VII (Perpaus jokatugabeak) liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburuki hori Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak egin duen lanaren emaitza da eta amaiera ematen dio Euskal Gramatika. Lehen Urratsak izeneko bildumari.