Printze ttipia ez da Panpeia Etxebarne mauletar itzultzailearen lehen lana. 2010ean, Robert Laxalt zuberotar jatorrizko idazle estatubatuarraren Sweet Promised Land (Mon père était berger frantsesez) liburua zubereraz eman zuen, Aita artzain zen izenburuarekin (Sü Azia argitaratzailea).
Zuberoako Sü Azia elkartearen edizio horretan, Saint-Exuperyk berak Le Petit Prince-n egindako kolorezko marrazkiak agertzen dira. Liburua manatzeko sakatu hemen.
Comments
Bitxi bada bitxi, xibereraz eskuratzen ezinezko da, ezta kopiarik ere, eta arduradunek ez dute berritz ere plazaratzeko ahalik, eta ez dirudi ordinagailu bidez goxarazteko asmorik ere duten. Ez dirudi. Batek jakin, baina! Nik noizbait manatu nuen, baina, harat: ez zuten egortzen, hala ez, harat juan behar.
Aitzitik, Regulus -halaxe baita latineraz- Regulus eskuratzen ezinago errexa da, Interneten berean ere badugu noiznahi. Izigarri pullita!
Bitxia, gero!
Bo, halaxe behar badu, bego, bedi eta boha.
Urte berri on orori!
V.