Txalaparta argitaletxeak azpimarratzen du liburua osatzen duten zortzi ipuinak "gaien eta ikuspuntuen aldetik harrigarriak" direla; horrezaz gain, "euskaldunok gerra horretan izan genuen parte hartzeari buruzko hainbat artikulu biltzen ditu" lanak.
Txomin Peillenek 'Aldjezairia askatuta' liburuaren edizio berritua kaleratu du
Txomin Peillen idazle eta euskaltzain emerituak Aldjezairia askatuta liburuaren edizio berritua argitaratu du. Peillenek Aljerian egin zuen soldaduska, 1960ko hamarkadan, Aljeriako independentzia gerraren garaian. Borroka hori ardatz hartuta, zortzi ipuin idatzi zituen, eta 1982an kaleratu, Hordago argitaletxearekin. Orain, Txalaparta argitaletxearen eskutik, edizio berritua aurkeztu du. Joseba Sarrionandiak egin du hitzaurrea.