Alfabeto grekoaren letren euskarazko izenak arautu ditu Euskaltzaindiak
Jakina da alfabeto grekoaren letrak -letra guztiak- zientzian eta teknologian ere erruz erabiltzen direla (fisikan, kimikan, biokimikan, astronomian, ingeniaritzan...). Hiztegi Batuan ere, alfabeto grekoaren pi eta omega letrak agertzen dira orain, baina gainerakoak ez dira oraindik sartu. Hala ere, Euskaltzaindiak alfabeto grekoaren letra guztien izenak arautu berri ditu.
Alfabeto grekoaren letren euskarazko izenak arautu ditu Euskaltzaindiak (PDF, 1,19 MB)