Hala, adibidez, arauturik gelditu da Pluton planeta nanoaren sateliteetako bat Karon dela euskaraz (Charon frantsesez eta Caronte gaztelaniaz), edo zodiakoko konstelazioen izenetako bat Pisces dela eta ez Piscis, edo Pertseidak izar iheskorrak izendatzeko Done Laurendiren malkoak tradiziozko izendapen kristaua ere badela… Hori guztia Euskaltzaindiak plazaratu berri duen 173. arauak jaso du.
Honela antolatuta aztertu dira arauan agertzen diren astro-izenak:
- Planetak eta planeta nanoak
- 1. Planetak
2. Planeta nanoak - Sateliteak
- 1. Lurraren satelitea
2. Marteren sateliteak
3. Jupiterren sateliteak
4. Saturnoren sateliteak
5. Uranoren sateliteak
6. Neptunoren sateliteak
7. Plutonen sateliteak - Izarrak eta konstelazioak
- 1. Izarren izendapena. Irizpidea
2. Eranskina: alfabeto grekoaren letren izenak
3. Izarrik distiratsuenetariko batzuk
4. Konstelazioak eta asterismoak
5. Zodiakoko konstelazioak eta astrologiako zeinuak
6. Konstelazioen izenak euskaraz adierazteko irizpidea
7. Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)
8. Asterismoak - Nebulosak eta galaxiak
- 1. Nebulosak
2. Nebulosa eta galaxietan izen berezia eta izen generikoa lotzeko moduari buruzko irizpidea
3. Izen berezia duten nebulosa nagusietako batzuk
4. Galaxiak
5. Izen berezia duten galaxia nagusietako batzuk - Asteroideak, kometak, izar iheskorrak eta beste
- 1. Asteroideak
2. Irizpidea
3. Asteroide nagusiak (225 kilometrotik gorako diametrokoak)
4. Kometak
5. Izendatzeko irizpidea
6. Kometa ezagun batzuk
7. Izar iheskorrak (meteoro-zaparradak)
8. Izar iheskorrak izendatzeko irizpidea
9. Izar iheskor ezagunenetariko batzuk
10. Eguzki-sistemako beste objektu-multzo batzuk
Arlo horietako bakoitzean, izendegiaz gainera (astro-izenen zerrenda eleaniztunak; guztira 355 astro-izen), izen horien atzean dauden irizpideak ere zehaztu dira, zerrendetan ageri ez diren bestelako astro-izenekin nola joka litekeen erakustearren.
Xabier Kintana eta Alfontso Mujika
Comments