Liburua Jimeno Jurioren lan guztiak jasoko dituen bildumaren 44. zenbakia da, eta Pamiela argitaletxeak, Udalbidek eta Euskara Kultur Elkargoak argitaratu dute. Aurkezpenean honako hauek izan ziren: Roldán Jimeno lanen zuzendaria, Patxi Salaberri Zaratiegi lanen argitaratzailea, Pedro Mari Azparren Oltza Zendeako alkatea, Andres Urrutia euskaltzainburua eta Bixente Arozena Udalbideko kidea.
Jose Maria Jimeno Jurio ikertzaile eta ohorezko euskaltzainak toponimia, euskararen historia eta soziolinguistika eta etnografia jorratu zituen bereziki.