Agerraldian hauek izan dira: batetik, AEK, IKA, Batuz, Elkarlan, Deustuko euskal irakaslegoa, Aurten bai, Maizpide eta udal euskaltegietako ordezkariak; eta bestetik, Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa), Mikel Ormazabal (Kristau Eskola), Lurdes Imaz (EHIGE) eta Patxi Olabarria (ERKIDE-Irakaskuntzako koordinatzailea) hezkuntzako eragileak. Arantza Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuordea eta Joseba Erkizia HABEko zuzendaria ere izan dira ekitaldian. Azpimarratu dutenez, euskara eguneroko hizkuntza eta komunikaziorako ohikoa izatea, "hein handi batean" gurasoen esku dago.
Hezkuntza arloko eragileek irakurritako dokumentua: "Transmisioa gure esku dago"(PDF, 43,03 KB)