Orpustan ohorezko euskaltzaina da, 2004tik. Michel de Montaigne-Bordele III Unibertsitateko irakasle ohia da. 1986an, Jean Haritschelhar zenaren lekukoa hartu eta Bordeleko Unibertsitateko Euskara katedra eskuratu zuen.
Toponimian aditua da. Lapurdum aldizkariaren sortzaileetariko bat eta lehenbiziko zuzendaria izan zen. IKER ikerketa zentroaren arduraduna ere izan zen.