Gure herriaren ondare material eta immaterialari begiratu orokorra emateko aukera eskaini nahi du Euskaltzaindiak, eta horretarako lau gai desberdin jorratuko ditu hitzaldietan: Bizkaiko toponimoak, Bonaparte printzearen euskalkien mapa, Euskal Herriko kantak eta Axular eta Gero (1643) liburua. Hizlariak Mikel Gorrotxategi, Aritz Abaroa, Gorka Intxaurbe, Amaia Jauregizar, Jabier Kaltzakorta eta Xabier Kintana izango dira. Azkue Biblioteka bisitatzeko ere aukera izango da, Pruden Gartzia eta Josune Olabarriaren eskutik.
Erakusketari dagokionez, "Liburuen bizitza eta iraupena" izena du eta urriaren 1etik 31ra egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren aretoan. Hainbat libururen aleak erakutsiko dira, garai desberdinetakoak eta kontserbazio-egoera desberdinetan.
Informazioa eskuratzeko 94-4158155 telefonora deitu behar da.
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2013ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 133,25 KB)