Euskaltzaindiarekin batera, Hipotekak Kalte Egindakoen Plataformak ere jasoko du saria. Plataforma horren izenean, Ada Colau bozeramailea izango da ekitaldian. Bertan, bi hautagaitzak bultzatu dituzten eurodiputatuek hartuko dute hitza: batetik, Izaskun Bilbaok, eta bestetik, Raül Romeva, Ana Miranda eta Willy Meyer eurodiputatuek.
Europar Parlamentuak 2008an sortu zuen Europar Hiritarraren Saria, Europako balioak, edota Europar Batasunean dauden estatuen arteko elkarlana sustatzen dituzten pertsonak edo erakundeak saritzeko.
Aurten, Europa osoko 21 herritako 43 hautagai sarituak izan dira. Guztiak batuko dira urriaren 16an eta 17an, Bruselan, Europar Parlamentuaren egoitzan egingo den ekitaldi nagusian. Euskaltzaindia ere han izango da.