Hitzarmen horrek Iruñeko Udalaren eta Euskaltzaindiaren arteko harremana indartzea du helburu. Besteren artean, Euskaltzaindiak hizkuntzari buruzko aholkularitza emango dio Iruñeko Udalari; Akademiaren argitalpenen zenbait ale ere emango dizkio; eta kultur hedapenerako jarduerak, ikastaroak, hitzaldiak eta abar bultzatuko ditu.
Hain zuzen ere, ostiralean egingo du Euskaltzaindiak iraileko osoko bilkura, Iruñeko Udaletxean. Hala, hitzarmenaren sinaduran, euskaltzainburua ez ezik, gainerako euskaltzainak ere izango dira. Sinatu ostean egingo du Akademiak bere batzarra.