Hitzarmen horren bidez, EITBko hedabideetan euskararen erabilera ona sustatuko da, euskal gizartean euskara normalizatzeko eta bultzatzeko helburuaren ildotik.
Horrela ba, EiTBko hedabideek kalitatezko euskara eredu estandarra zabaltzen eta finkatzen lagunduko dute. Aldi berean, euskalkien aberastasuna bistaratzen eta balioan jartzen ere lagunduko dute hizkuntza erregistro egokiak erabiliz, saio bakoitzari eta komunikazio egoera bakoitzari dagokion eran. Irizpideak, EiTBren estilo liburuan zehaztuta egongo dira. Honenbestez eta hau guztia aurrera eramateko, EiTBk Euskaltzaindiko Hizkuntzaren Kalitatearen Behatokiaren laguntza eta kolaborazioa izango du.